Canalblog
Editer l'article Suivre ce blog Administration + Créer mon blog
Publicité
seaska
seaska
Publicité
14 janvier 2009

Proiektua

seaska_logoa

Seaska, Hezkuntek eta Gaindegia elkarteek ikerketa bat abian ezarri dugu negu huntan: jakin nahi dugu zer bilakatu diren Seaska saretik pasa diren ikasleak. 1985 eta 2008 urteen artean Brebeta edo Baxoa ikastolaren bitartez pasa duten ikasle guziak galdezkatu nahi dira (orotara 1400 pertsona!). Euskarazko irakaskuntzaren geroarentzat eta Seaskaren 40 urtetako lanaren lehen bilana egiteko, biziki inportantea da datu horien ezagutza.


HEZKUNTEK_LOGO



Kopuru handia da eta ikasle guziak lokalizatzea ez da errexa izanen. Hortarako galdetu diegu XALBADOR, P. LARZABAL, M. ERDOZAINTZI edo B. ETXEPARE ikastetxeetatik pasa diren ikasleei espontaneoki beren berri ematea. Ikasle ohien parte hartzea handia izan da eta laguntza ederra ekarri diguzue.


Galdetegi horri esker, azkenean jakiten ahalko dugu zer bilakatu diren Seaskatik pasa diren ikasleak!! Emaitza maiatzean ezagutaraziko dugu. Erran gabe doa jakinean ezarriko zaituztegula.

Hur GOROSTIAGA
SEASKAko Zuzendaria

Publicité
Publicité
Commentaires
Publicité